XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Aita hil zitzaion 1831-ko buruilaren 28-an.
Handik laster deliberatu zuen Erromarat joanen zela beilari: preso zelarik egin botu bat nahi zuen konplitu.
Sei ilabete iraun zuen beila horrek, 1832-ko apirilaren 26-ean Etxahun Ziberon baitzen, itzulia.
Gauza guti dakigu beila hortaz.
Paperak galdurik maiz arrestatua izan omen zen arlote gisa.
Nunbait berak 55 presondegi aipatzen ditu. Ez dea hanixko?.
Nimes hirian ospitalean hiltzer ere omen zen.
Zer nahi gisaz, presan itzuli zen bere haurrez eta ontasunez arta hartzekotan.
Erromaratekoan erakutsi sendimendu ederrak urtu ote zaizkonetz etxeratekoan?.
1832-ko agorrilaren lehenean Clérisse inperkadoreari letraz galdatzen zion emaztea nunbait gakopean sar zezoten poxolutik.
Bizkitartean urri ondarrean Etxahunerat biltzen da, etxekoekin bizitzeko eta, oroz gainetik, dretxoz bereak bezala estimatzen dituen ontasunen kobratzeari lotzeko.
Haritschelhar jaunak bere liburuan emaiten dauku haren tratujokoen berri: nola ari zen egun goxotik, biharamunean gogorretik; behin anaia bat kidetzat hartuz bertzeen garraitzeko, gero kidea berrituz behar arau; batzutan gauzak krik eta krak zeramatzala, bertzeri hatsaren hartzeko eperik utzi gabe; bertzetan luza eta luza parada onaren haiduru.
Ez gira gu hemen sartuko auzilari tematsuaren zimardika bihurrietan.
Aitor dezagun ongi jalgi zela gostaia gosta: hamar bat urterik barne, bilatzen zituen ontasun gehientsuak batetaratuak ziren haren eskuetan, Jean-ek beretu Topetia salbu.
Iduri duenez, urte hoietan Etxahunen fama xurituxea zen.
Jende handi hainitzek atsegin dute harekin elekatzea, hala nola Deffis presidentak edo Clérisse inperkadoreak.
Ontarazten diote Bere
1832-an,
1841-ean,
Urte bereko ekainaren 21-ean Sohutarat deitua da,